Maiatzaren 30ean bortz neska-mutikok lehenbiziko Jaunartzea egin zuten. Elene Altzuguren, Aimar Iparragirre, Arnaldo Gomes, Imanol Telletxea eta Mikel Indaburu izan ziren. Euri arriskua zela eta ez zen prozesiorik egin baina meza ondotik arazorik gabe elizako atean argazkiak atera ahal izan zituzten luntxara joan aitzinetik.