UEMA Eguna larunbatean Mallabian

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 7a

Berako herriari lekukoa hartu, eta Ein eingou lelopean urteko besta haundia egiteko Mallabia (Bizkaia) aukeratu du aurten UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, 18 urte bete dituen urtean. Goizean goizetik izanen dira ekitaldiak, eta tartean, herrien arteko Xiba jokoak, mahai-ingurua, Xabier Mendigureni aitortza, herri bazkaria, kantu saioa, ume eta gaztetxoentzat ipuin kontalaria eta jokoak. Horrez gain, 18:00etatik aitzinera Erlaxi taldearekin dantzaldia izanen da, eta egunari behar bezalako akabera emateko, 23:00etan Damu Dot taldeak disko berria aurkeztuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun