86 lan aurkeztu dira Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketara

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 7a

Utzitako argazkiak

86 lan aurkeztu dira XXIII. Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketan, baina batzuek baino ez dute lortu saria. 12 urte artekoen mailan, lehen saria (50 euroko balea materialean eta oroigarria), Mikel Irigoien beratarrarentzat izan da, Himalaya mendikatea lanagatik. 2. saria (30 euroko balea materialean eta oroigarria), Saioa Irazu beratarrarentzat izan da, Pistina lanagatik. 12-18 urtekoetan, 1. saria (100 euro eta oroigarria), Aitor Servier Etchechuri azkaindarraren Bidea nola egiten den lanarentzat izan da. 2. sariak (50 euro eta oroigarria) bi saridun izan ditu: Oronoz-Mugairiko Amaia Elizagoienen Emakume torturatu baten panpinarentzat eta Maddalen Lopez lesakarraren Osabari bisitarentzat. 18 urtetik goitikoetan, 1. saria (150 euro eta oroigarria) Aitor Arotzena lesakarrak eskuratu du, Iratiko mendi mutilaren oroitzapenak lanarekin. 2. saria (100 euro eta oroigarria) ere Lesakara joan da, Iban Garroren Aiako "Harria" lanak eskuratu baitu. Sariak Berako Kultur Etxean banatu ziren maiatzaren 28an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun