Nonahi ikusten dira Onddo ta punto arropak. Zein da sekretua?
Kalitate eta diseinu aldetik ongi dago arropa eta harrera ona izaten ari da. Egia erran pozik gaude.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko eszenatoki gainean, 15.000 lagunetik goiti zuen sudaderari begira…
Guretzat gauza txiki hauek haundiak dira.
Eta erremontean, erakusten edo jokatzen moldatzen zara hobekien?
Egia erran, bi eratara gustura. Gazteei erakusten egotea, erremontean jokatzen segitzeko aitzakia ona da.
Erremonteak badu zerbait Donezteben. Zer ote da?
Bere garaian figura batzuk atera ziren eta orain erremonte eskolari esker ere gazteek badute jokatzeko aukera.
Baina Doneztebetik ateraz gero, zer pasatzen da?
Hemendik kanpo, erremontista gehienak Azpeitia ingurukoak dira. Hortik kanpo, gazte gutxi hasten da erremontean.
Zer eginen du bestetan egunez Lander attak?
Haurrekin ibili batetik bestera.
Eta arratsez?
Espero dut gauez ere lasai ibiltzea, bestela... gero egunez ezin ibili!
Zer da bestetako ekitaldietatik gehien gustatzen zaizuna?
Niri zezenak gustatzen zaizkit, baina hemen ez daude. Bestela, lagunekin bazkari bat egin eta bazkalondoko giroan mus partida batzuk jokatzea ere ez da plan txarra.
Doneztebeko bestak akaututa, Iruñera entzierrora?
Txirrinta kentzera pare bat aldiz joanen naiz. Baina seme-alabak ditudanetik, ez naiz sobera hurbiltzen zezenetara.
Sustorik ez al duzu hartu entzierroetan inoiz?
Behin lasterka hasteko esperoan nengoela, zezen bat adarrak odolez beteta heldu zela konturatu eta horrek inpresio pixkot egin zidan.
Aurten oporrak kanpoan edo hemen?
Momentuz, ekain erdialdean Lizarra ondora goaz egun batzuk pasatzera.