Maddalen Lopez lesakarra Nafarroako txapeldun 14 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketan

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 9a

Maddalen Lopez txapelarekin kantari. Beheitian, Nafarroako Bertso Eskolen Egunean parte hartu zutenak Larraintzarren. TTIPI TTAPA

Nafarroako Bertso Eskolen Eguna egin zen larunbatean Larraintzarren

Urtero bezala, ikasturteari bukaera emateko larunbatean bertso eskoletan ari diren Nafarroa osoko haur eta gaztetxoek Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatu zuten. Aurten ere Larraintzarreko Irurita Gotzaia eskolan egin zen festa eguna eta bertso eskoletako 80 bat ikasle, irakasle eta bertsolarik hartu zuten parte.

Ohikoa denez, goizean 14 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala egin zen. Hogei parte-hartzaile izan ziren eta azkenean Maddalen Lopez Tapia lesakarrak jantzi zuen txapela. Bigaren postua Barañaingo Mikel Lasarterentzat izan zen.

Bi bertsolari gazte horiek Nafarroa ordezkatuko dute hilaren 19an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko finalean. Julio Soto Nafarroako txapeldunak jantzi zion txapela Maddalen Lopezi, baita parte-hartzaile guztiei oroigarria eman ere.

Finala eginda, Bertso Eskolen Eguna arratsaldera arte luzatu zen. Bazkariaren ondotik, Oskar Estanga bertsolari eta musikariaren gidaritzapean karaoke eta inprobisazio saioa egin zen, eta dantzaldi batekin bukatu zen festa eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun