Mendi abesbatzak emanaldiak eskainiko ditu ortziralean eta larunbatean

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 4a

Ortziralean Donezteben eta larunbatean Sunbillan izanen da Mendi abesbatza. TTIPI TTAPA

Doneztebe eta Sunbillako elizan kantatuko du ortziralean eta larunbatean, meza ondoan

Udaberriko sasoi hau musikaz gozatu eta gozatuarazteko asmoz, Mendi Abesbatzako kideek  bi kontzertu antolatu dituzte aste hondar honetarako. Lehendabizikoa ekainaren 4ean, ortziraleanm izanen da Doneztebeko Elizan, meza ondotik. Bigarrena berriz, biharamunean, ekainaren 5ean, Sunbillako Elizan, hau ere meza ondoan.

Bi kontzertu hauetan Mendi Abesbatzakoek Polifonia eta Folklore sailetako hainbat kantu eskainiko dituzte, tartean bakarlariak eta instrumentu laguntzak ere izanen direlarik. Bertzeak bertze, berriki hildako Mikel Laboaren "Hegoak", Iparragirren "Hara nun diran" eta "Zibilak esan naute" eta Xabier Letek musikaturiko "Xalbadorren Heriotzean" kantuak eskainiko dituzte, bertaratzen diren guzien belarriak goxatuarazi asmoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun