Ekainaren 5a besta eguna izanen da Erreka Kirol Elkartearentzat. Denboraldi bukaera dela-eta, Errekaren Eguna antolatu baitu aurten laugarren urtez. Dena den, bezperan ere izanen dira ekitaldiak.
EKAINAK 4, ORTZIRALA
20:00etan zineman, Sanba San Migelek Elbrus mendira Errekako mendizaleak joan zireneko proiekzioa eskainiko du.
22:00etan, Santa Luzia Plazan mus txapelketa jokatuko da.
EKAINAK 5, LARUNBATA
09:30ean kiroldegian, alebin eta infantil mailako mutil eta nesken eskubaloi partidak.
12:00etan judo erakustaldia kiroldegian.
16:00etan, kiroldegian, jubenil nesken eta lehengo jokalarien arteko eskubaloi partida. Nahasita ariko dira.
Arratsaldeko 17:00etan, frontoian, Herriarteko Pilota Txapelketako partidak jokatuko dituzte Doneztebek eta Iruñak. Alebinetan, Doneztebeko Iker Salaberria eta Iraitz Zubizarreta, Iruñeko Etxeberria eta Mariezkurrenaren kontra ariko dira; infantiletan, Doneztebeko Ugaitz Elizalde eta Cristopher Alvarez, Iruñeko Espinal eta Mariezkurrenaren kontra; jubeniletan, Beñat Oronoz eta Joseba Iraola, Iruñeko Arraiza eta Etxamendiren kontra eta nagusietan, Imanol Mitxelena eta Joseba Madariaga, Iruñeko Olangua eta Azanzaren kontra.
17:00etan, kiroldegian, jubenil mailako mutilak lehenagoko jokalarien kontra.
18:15ean, Errekako seniorrak, San Antonio, Bidasoa eta Anaitasunako jokalariekin osatutako Izarren taldearen kontra.
Atsedenaldian, Dantza Taldearen saioa.
21:00etan, herri afaria eginen da Santa Luzia plazan. Ondotik, gaupasa JALISKO BAND taldearekin.