Mendialdeko 53 establezimenduk zerbitzu turistikoak hobetzeko Praktika Egokien Eskuliburua jaso zuten ekainaren 1ean, astearte eguerdian, Bozateko Santxotena Museoan egindako ekitaldian. Aitorpen hau, Cederna Garalur erakundeak bultzatzen duen MBP kalitatezko kudeaketa sistemaren aldeko apostua egin dute establezimenduei ematen zaie eta horretan sartzen dira museoak, enpresa turistikoak, ostatuak, jatetxeak, aterpeak, landetxeak, hotelak, dendak, natur eremuak eta bertze zenbait.
Ekainaren 1eko kitaldian Arizkungo Bozarte auzoan egin zen, Santxotena Museoan, eta bertan izan ziren Juan Ramon Corpas Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria; Carlos Erce Turismoko zuzendari nagusia, Luis Garate Cederna Garalurreko presidentea eta Virginia Aleman Baztango alkatea.
Eskualdeko establezimenduak
Praktika Egokien Eskuliburua jaso duten establezimendu horien artean aunitz eskualdekoak dira: Zubietako errota, Urdazubiko lezeak, Urdazubiko Irigoienea landa hostala, Narbarteko Bertiz aterpea, Narbarteko BKZ, Lesakako Matxinbeltzenea aterpea, Lesakako Atxaspi hotela, Leitzako Saralegi taloak, Elizondoko Argibel Optika, Elizondoko Ipingi arropadenda, Elizondoko Mari Cruz lentzeria, Elizondoko Urruska landetxea, Egorriagako Martinea I eta II landetxeak, Doneztebeko Alustiza lurrindegia, Doneztebeko Ibarrola mertzeria, Doneztebeko Casa Ostiz, Doneztebeko Mari Cruz lentzeria, Berako Alkeberea landetxea, Arizkungo Santxotena eskultura parkea, Arizkungo Lizardiko borda I eta II landetxeak, Arantzako aterpea eta Anizko Jauregia I eta II landetxeak daude.