Zaleen laguntza eskertuz bukatu du denboraldia Beti Gazteko futbol talde nagusiak

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 31

Beti Gazteko talde nagusiak kategoria galdu duen arren, zaleen laguntza izan du denboraldi osoan. TTIPI TTAPA

Talde gehienek bukatu dute 2009-2010 sasoia

Eskualdeko talde kirolen denboraldia bukaerara ailegatu da eta oro har, futbolean batez ere, aunitzek helburuak bete gabe bukatu dute. Futbolean, batez ere, denboraldi kaxkarra osatu dute eskualdeko talde nagusiek. Nafarroako Preferente mailan, Baztan azkena izan zen eta kategoria galdu zuen. Gipuzkoako ligan, bertze horrenbertze gertatu zaie Lesakako Beti Gazteri Ohorezko mailan eta Gure Txokoari Gorengoen mailan. Doneztebeko talde nagusiak ere gorabeheraz betetako denboraldia egin du eta Leitzako Aurrerak ongi eutsi dio kategoriari.

Jubeniletan ere, Beti Gazteko taldeak kategoria galdu du. Baztango jubenilak, aldiz, bigarren mailan txapeldun suertatu dira bere multzoan eta mailaz igotzeko fasea jokatuko dute.

Beti Gazteko infantilak, Nafarroako lehen mailan txapeldunen fasean bikain ibili dira eta orain finala jokatuko dute.

Denboraldia agurtzeko, Beti Gazteko talde nagusiak igandean jokatu zuen azken partida Mastegin eta zaleek urte osoan emandako sustengua eta laguntza eskertu zuten pankarta baten bidez, partida hasi baino lehen eta ondotik.

 

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Andoni Larralde eta Beñat Irazoki)– Pasajes 3

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe 1 (Ander Basterra) – Alsasua A 1

 

Nafarroako Infantilen lehen mailan

Gazte Berriak 2 - Beti Gazte 2 (Koldo Ordaxen golak)

Navarro Villoslada 5 – Doneztebe 3 (Javier Apeztegiak 2 eta Andoni Irazoki)

 

Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan

Doneztebe FT 9 (Haritz Narbartek 5, Xabier Erasunek 3 eta Iker Sukilbide) – CD Navarro Villoslada A 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun