Urrozko lan istripua gaitzetsi du LAB sindikatuak

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 28a

LABen ustez baserritarrek pairatzen dituzten presioak hagitz bortitzak dira. TTIPI TTAPA

Neurri prebentiboak ere eskatu zituen ortzegun goizean Donezteben egindako kontzentrazioan

Astelehen arratsaldean Seberiano Matxiñena urroztarraren heriotza eragin zuen lan-istripua salatu zuen maiatzaren 27an, ortzegun goizean LAB sindikatuak, Donezteben egindako kontzentrazio baten bitartez.

Sindikatuak domina eta elkartasuna adierazin nahi izan zion hildako baserritarraren familiari, lagunei eta lankideei. Joan den astelehen arratsaldean, pisu handiko traktore batekin belarra mozten ari zela, ibilbailua irristatu eta maldan beheiti zihoala 42 urteko urroztarra traktoretik erori eta bertan hil zen. “Bertze lan istripu bat, bertze langile bat hila, bertze familia bat hautsita. Behin eta berriro egoera hau errepikatzen da, deus aldatu gabe, inork bere ardurak onartu gabe. Aski da!” dio LABek bere idatzian.

Sindikatu honen ustez, baserritarrek pairatzen dituzten presioak hagitz bortitzak dira, lan aunitz egin behar baitute hagitz denbora estuan. “Ez da lehen aldia istripu bat gertatzen dela sektore honetan. Zoritxarrez horrelakoak ematen dira garai hauetan belarra moztu eta pilatze lanean, presaka eguraldiaren zain eta bertze lan zamaren presiopean. Dena berehala egin beharra!”.

Ortzegunean Doneztebeko INEM bulego ondoko errotondan egindako kontzentrazioan, istripu hau gaitzesteaz gain, neurri prebentiboak eskatu zituen LAB sindikatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun