Botzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Botzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin antolatutako XXIII. Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu eta maiatzaren 28an, ortziralean 18:00etan banatuko dira sariak Berako Kultur Etxean.
Guztira 86 lan entregatu ziren eta ondoko hauek izan dira sarituak:
A MAILA (12 urte arte; gutienez bi bertso edo lau kopla osatu behar zituzten)
1. saria (50 euroko balea materialean eta oroigarria): Himalaya mendikatea: Mikel Irigoyen (Bera)
2. saria (30 euroko balea materialean eta oroigarria): Pistina: Saioa Irazu (Bera)
B MAILA (12-18 urte; gutienez lau bertso egin behar zituzten)
1. saria (100 euro eta oroigarria): Bidea nola egiten den Aitor Servier Etchechuri (Azkaine)
2. saria (50 euro eta oroigarria): bi saridun egon dira (saria erdi bana)
Emakume torturatu baten panpina: Amaia Elizagoien (Oronoz Mugaire)
Osabari bisita: Maddalen Lopez Tapia (Lesaka)
C MAILA (18 urtetik goiti; gutienez 8 bertso egin behar zituzten)
1. saria (150 euro eta oroigarria): Iratiko mendi mutilaren oroitzapenak: Aitor Arotzena Albitzu (Lesaka)
2. saria (100 euro eta oroigarria): Aiako "Harria": Iban Garro Altzuri (Lesaka)
Nafarroako eskolarteko txapelketaren finala
Sariak Berako Kultur Etxean maiatzaren 28an, ortzirala, arratsaldeko 18:00etan eginen den ekitaldian banatuko dira. Sari banaketa ekitaldian Nafarroako eskolarteko bertsolari txapelketaren finala ere eginen da, 14 eta 18 urte artekoen kategorian. Hamar bertsolari izanen dira lehian: Iruñeko Eider Azkoaga, Irati Majuelo eta Haizea Beruete; Iturengo Egoitz Gorosterrazu; Oronoz-Mugairiko Amaia Elizagoien; Berako Patxi Castillo; Sunbillako Irati Arrieta eta Lesakako Ioar Tainta, Josu Sanjurjo eta Mikel Telletxea.
Lehen fasean denak ariko dira eta bigarrengorako sei geldituko dira. Tartean, banatuko dira Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketako sariak.
Mendebaldeko bertsopaper lehiaketako sariak banatu ziren maiatzaren 26an
Nafarroako Bertsozale Elkarteak Hezkuntza arautuan antolatzen duen bertsopaper lehiaketaren barrenean, Mendebaldeko bertsopaper sarien banaketa egin zen maiatzaren 26an Leitzako zineman.
Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailan, lehen saria Leitzako Erleta ikastetxeko Xabat Illarregirentzat izan zen eta aipamenak jaso zituzten Goizuetako Xalto ikastetxeko Anton eta Akobek, Lekunberriko Oihan Igoak, Erletako Oier Altzelaik eta Aresoko Beñat Etxezarretak.
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan, lehen saria Erletako Joanes Illarregirentzat izan zen. Erletako Beñat Altzelai eta Josu Sukuntza, Beteluko Jon Zabala, Lekunberriko Iñigo Aldabegia eta Lorena Huizi, Jauntsaraseko Irati Barberena eta Ane Arraras, Larraintzarreko Saioa Erro, Xalto ikastetxeko Aitor Legarreta, Eneko eta Aimar Etxeberria eta Aresoko Maider Barandarainen lanak ere aipatuak izan ziren.
DBHko lehen eta bigarren mailan, lehen saria Xalto ikastetxeko Ainhoa Zabaletarentzat izan zen eta aipamenak izan ziren Larraintzarko Joanes Oskoz, Xaltoko Lucia Etxeberria eta Amazabaleko Beñat Urkiola eta Martxel Intsaustirentzat.