Trinitate Eguna ospatuko da igandean Mendaurren

Amaia eta Ainhoa 2010eko maiatzaren 28a

Trinitate Egunean bisitari aunitz izanen ditu Mendaurko baselizak. TTIPI TTAPA

Goizean baselizaraino joan, eguna mendian pasatu eta arratsaldean ekitaldiak antolatu dituzte Ituren eta Sunbillan

Igande honetan, maiatzak 30, ospatuko da Trinitate Eguna Mendaurren. Mendiaren inguruko herritar aunitzek dute egun horretan baselizaraino igotzeko ohitura eta aurten ere horrela izanen dela ziur gaude. Goizez Trinitate ermitan mezak izanen dira urtero bezala eta eguerdi aldera enbaltseetan bazkaria eginen da Iturengo Ibintza Kultur Taldeak antolatuta. Eguna mendian pasatuko duenik izanen da edo lagunartean bazkaria eginen duenik ere bai. Arratsaldean, Agerralderen eskutik musika izanen da Sunbillako Ariztigain akanpalekuan. Iturengo plazan ere dantzaldia izanen da ilunabarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun