Eskualdeko korrikalariak bikain Zegama-Aizkorrin

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Utzitako argazkiak

Eguraldi kaxkarrari aurre egin, eta Zegama-Aizkorri Mendi Maratoi ezaguna egin zen maiatzaren 16an eta eskualdeko ordezkaritza ere bikain ibili zen. Euskadiko selekzioan aritzen den Fernando Etxegarai beratarrak meritu handiko laugarren postua eskuratu zuen, 04:13:32ko denborarekin. Kilian Jornet irabazleak baino 17 minutu gehiago behar izan zituen ibilbide gogorra osatzeko. Manttale taldeko korrikalariak ere bikain ibili ziren; Iñigo Lasaga etxalartarra 12. izan zen (04:28:34); Unai Santamaria hernaniarrak 29. postua eskuratu zuen (04:41:14); Iñaki Larrañaga beratarra 144. postuan helmugaratu zen, (05:29:40); Josu Unsion beratarra 219. postuan sartu zen (05:53:39); Aitor Mitxelena lesakarra 229. izan zen (05:55:29)  eta Josema Uitzi beratarra 237. postuan sartu zen, (05: 58:48). Erronkariko Adi-Ike taldean ari den Asier Etxeberria lesakarrak 407. bukatu zuen (07:50:22).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun