Eskualdeko kirolariak nagusi Herri Urrats Torneoan

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Lasaga eta Galarregi arpanean Nafarroa Garaiko taldean Artxibokoa

Nafarroa Garaiarekin zazpi lagun aritu dira taldean

Nafarroa Garaiak irabazi zuen Herri Urrats egunean Senpereko aintzira inguruan jokatu zen  Proba Konbinatuetako Herri Urrats Torneoa, finalean Bizkaia menderatuta. Lau herrialde aritu ziren lehian, sei kiroletan: lasto-jasotzea, trontza, txokor-biltzea, harri-altxatzea, txinga-eramatea eta ingude-altxatzea. Lehen norgehiagokan, Bizkaia Lapurdiri nagusitu zitzaion, eta bigarrengoan Nafarroa Garaia Gipuzkoari. Finalean, berriz, nafarrek segundo batzuetako aldea atera zieten bizkaitarrei. Nafarroa Garaiko taldea eskualdeko zazpi kirolari hauek aritu ziren: Iñaki Bereau (Igantzi), Mielanjel Sukuntza (Leitza), Patxi Irazoki (Igantzi), Igor Lasaga-Javier Galarregi (Bera-Etxalar), Karlos Sein (Igantzi) eta Josetxo Urrutia (Leitza).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun