Aurten ere gure bazterrak maite dituztenek mendiz mendi eta oihanez oihan ibiltzeko aukera izanen dute Itzuliaren kari. Ekainaren 6an izanen da, igandearekin. Usaiako itzulia eginen dute Zohalmenditik, Larrunera eta Ibantelin barna Axuriara, plazara itzuli aitzin. Guztira 45km izanen dira 2.200 metroko maldarekin. 07:00etan abiatuko da ibilaldia, baina aitzinetik izena eman beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune hau bisitatu daiteke http://axuria.monsite.wanadoo.fr edo TTIPI-TTAPAren 39. orrialdera joan.