20 urte bete dira ‘basurdeek’ Frantziako Txapelketa lehen aldiz irabazi zutenetik

Xan Harriague 2010eko maiatzaren 25a

1990ean Frantziako txapelketa irabazi zuten jokalariak eta taldeko zuzendaritzako kideak. Utzitako argazkiak

Ekainaren 5ean lehen txapel hori ospatuko dute herriko errugbizaleek

1990eko ekainaren 3a egun handia izan zen gure herriko errugbi taldearentzat. Lehen aldikoz hirugarren mailako Frantziako Txapelketa irabazi zuen, Bidarte menean hartuz 16 eta 12.
Egun handi hori gogoratzeko besta antolatu du elkarteak, eta datorren ekainaren 5ean ez da ekitaldi eta girorik faltako Animaineako zelaian. Horren kari, duela 20 urte txapelketa irabazi zutenak errugbian aritzen ikusteko aukera izanen da.
16:30ean Sararians edo taldea sortu denez geroztik hura markatu duten jokalarien selekzio baten kontra ariko dira. Horren ondotik gazteek ere haien partida izanen dute. Eguna bukatzeko duela 20 urte izan zen moduan, ospakizuna izan da nagusi aperitifarekin eta afariarekin.
Informazioa gehiago nahi dutenek edo afarian haien tokia atxiki nahi dutenek honako helbide honetan egin dezakete www.sarako-izarra.fr.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun