TTIPI-TTAPAren aurreko alean, Espainiako estatuak frontoia berritzeko emanen duen dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen dela aipatu genuen, baina krisi ospetsu honen eraginez, subentzioa 16.000 eurokoa izanen da. Edozein modutan, obrak laster hasiko dira, eta espero dugu herriko lokalik garrantzitsuena abuztuko festetarako behar bezala prest egotea.