Gure inguruan lurperatutako makien gorpuak ikertuko dira

F. ETXEBERROA 2010eko maiatzaren 25a

Borda honen inguruan lurperatu zituzten makiak. F. ETXEBERROA

Hiru lagunen gorpuak Eratsungo borda baten inguruan lurperatu ziren

Esan beharrik ez dago, 1936ko Gerra Zibilaren ondotik, Frankoren erregimena deuseztatzeko mugimendu haundia sortu zela. Eta horretarako, frantziar estatuan bizi ziren boluntarioengana jo zen. Baina hauetariko asko engainatuak izan ziren, hemen eurekin kolaboratzeko jende asko zegoela ziurtatu baitzitzaien. Babes hori zegoelakoan, noizean behin muga zeharkatzen zuten. Gobernu politikaren aldeko gure eskualdeko jendeak, ordea, makiak Olegi, Iruñarri eta Ezkain aldean zebiltzala salatu zion Guardia Zibilari. Eta hauek hiru harrapatu zituzten gure bazterretan, eta hirurak hil eta Eratsungo borda baten ondoan lurperatu zituzten.

Ikerketa
Duela egun batzuk Memoria Historikoa berreskuratzeko lanean ari diren lagun batzuk bere garaian gorpuak lurperatuak izan ziren tokian izan ziren, eta identifikatzeko eta gorpuzkiak toki egoki batera –herriko hilerrira, adibidez– eramateko ardura hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun