Garbitzaile postua

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko maiatzaren 25a

Herriko Etxea eta medikuaren kontsulta garbitzeko Udalak egindako lehiaketan, herriko hiru emakumek eman zuten izena, eta horietan, Lurdes Elizalde Mitxelenarena aukeratu du Udalak, berea izan delako eskaintzarik onena.
Urtebeteko kontratua eskainiko zaio Lurdesi, eta aurrekoan aipatu bezala, udal bulegoak astean bi aldiz garbitu beharko ditu eta medikuaren kontsulta egunero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun