Egun seinalatua izaten da Besta-Berri Eguna herrian. Goizean meza izaten delako, eta arratsaldean Udalak berendua eskaintzen dielako herritar guztiei. Aurten ere hala eginen da, ekainaren 6an. Baina berrikuntza bat izanen da: lehen aldiz herriko gazta lehiaketa eginen baita.
Udalak gaztak erosi eta berendurako erabiliko ditu gero, baina epaimahai baten bidez, aurkezten direnen artean, gazta onena zein den ere aukeratuko da.
Herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu die Udalak, eta norbait interesatua egonez gero, Herriko Etxera dei dezake. Udala, bere aldetik, jendea animatzen ere saiatuko da.
Bi sari
Lehen saria Herriko Ostatuan afaria izanen da, eta bigarrena, Herriko Ostatuak emandako bi botil ardo.
Gazta lehiaketaz gain, herriko gazteak trikitixarekin bazterrak alaitzen ibiliko dira.