Ez zuen bere eguna izan Erasunek

Arkaitz MINDEGIA 2010eko maiatzaren 25a

Maiatzaren 9an Azpeitiko zezen-plazan 500 bat lagun bildu ziren Ander Erasun eta Xabier Zalduaren arteko apustua ikustera.
Zalduak irabazi zuen, nahiz eta Ander izan irabazteko faboritoa. Izan ere, Zumarragakoak bere maila eman zuen aizkoran eta fresko hasi zen lasterka. Anderrek, ordea, apustuan hasi eta handik guttira bere gorputzak aitzinera egiteko nahiko lan zuela nabaritu zuen. Poliki-poliki aitzinera segitu zuen eta 11 buelta ere egin zituen lasterka. Baina azkenean, proba bertan behera utzi behar izan zuen. Zalduak 83 minututan egin zuen bere lana. Zorionak biei eta animo!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun