Guraso Elkartea Sortzen Ikasbatuazen barne

Arkaitz MINDEGIA 2010eko maiatzaren 25a

Eskolako Guraso Elkartea Sortzen Ikasbatuaz elkartean sartu da. Euskal Herri osoko ikastetxe eta ikastola publikoen arteko elkarlana sustatzen du Sortzen Ikasbatuazek. Baina aldi berean, zerbitzuak eskaintzen ditu: aholkularitza juridikoa, guraso eskolak eta prestakuntza jarduerak irakasleendako.

Ekitaldiak
Hainbat ekitaldi prestatzen ari da Guraso Elkartea azken aldian. Joan den maiatzaren 14an artopil tailerra antolatu zuen eskolako haur guzientzat. Eta ortzegun honetarako, maiatzak 27, txorimalo tailerra antolatzen ari dira. Ikasturte bukaerako bestarako ere ideiak pentsatzen hasia da dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun