Besta eguna izanen dugu asteburu honetan, Mendaurko Trinitate Eguna ospatuko baita igandean, hilak 30. Goizez Trinitate ermitan mezak izanen dira urtero bezala eta eguerdi aldera enbaltseetan bazkaria eginen da Ibintza Kultur Taldeak antolatuta. Jende aunitzek ospatzen dute egun hau eta iturendarrek ez ezik, aurtiztarrek, zubietarrek eta kanpoko jendeak ere bazkari eder bat egiten dute urtegietan. Ilunabarrean herriko plazan dantzaldia izanen da.