Ibilgailuaren Azterketa Teknikoak egiteko zentroa udan zabalik

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

N-121A errepidean, Irunerako bidean, Doneztebeko Ibarburu jatetxea eta gasolindegia dauden inguru horretan IAT edo Ibilgailuen Azterketa Teknikorako zentroa eginen da laster. IAT zentro berria modernoa eta kalitateko teknologia berriekin hornitua izanen omen da, eta gidariei erosotasuna eskainiko diena. Azterketak egiteko bi lerro edukiko ditu eta badirudi, uda honetatik aitzinera martxan egonen dela. Jatorri alemaniarra duen TÜV Rheinland Navarra S.A. enpresak kuadeatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun