Herriko lanak eginen dituzten hiru langile hasiko dira ekainean

Joseba URROTZ 2010eko maiatzaren 25a

Zuhaitz artean, ez da akaso, ongi ikusiko, baina Iturriotzeko zoko hori hondakinez betea da Joseba URROTZ

Gezurra dirudi denbora nola ari den pasatzen. Langabetuak kontratatzeko deialdia atzo egin zela ematen du eta dagoneko aurtengoa ere martxan dago.
Aurten, iaz bezala, hiru langile hartuko dira, ofizial bat eta bi laguntzaile. Kontratuaren iraupena, ordea, luzexeagoa izanen da, hiru hilabetekoa: ekainaren 15etik irailaren 15era ariko dira.
Egin beharreko lanen artean, Iturriotzen dagoen «legez kanpoko» zabortegia garbitzea dago, baita Teilegiko bide zaharraren hasiera hormigoitzea ere. Eta hainbat bide ere garbitu beharko dira.
Zabortegia garbitzea izanen da seguraski lanik zailena, hainbat lagunen utzikeriak hori baitakar. Ea poliki-poliki ikasten dugun hondakinak bere lekuan botatzen eta ez erreka eta bide bazterretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun