Musikaz gozatu eta gozatuarazteko asmoz, Mendi Abesbatzak bi kontzertu antolatu ditu. Lehendabizikoa ekainaren 4an, ortzirala, izanen da Doneztebeko Elizan, meza ondotik. Eta bigarrena, biharamunean, ekainak 5, Sunbillako Elizan, hau ere meza ondotik. Bi saio hauetan Polifonia eta Folklore sailetako hainbat kantu eskainiko ditu, eta tartean bakarlariak eta musika tresnen laguntza ere izanen du.