Ahari lehiaketako sari nagusiak Beintza-Labaien eta Sunbillara

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

TTIPI TTAPA

16 ahari aurkeztu ziren maiatzaren 7ko Udaberriko Ferian egin zen Malerrekako IV. Ahari lehiaketan. Eskualdean gehienak mutur gorriak badira ere, aurten bortz mutur beltz aurkeztu ziren. Horien artean, Beintza-Labaiengo Angel Elizondok eraman zituen lehen eta hirugarren sariak (120 eta 50 euro). Bigarren saria, 70 euro, Urrozko Eustasio Mariezkurrenak irabazi zuen, iazko irabazleak. Mutur gorrietan, 11 ahari aurkeztu ziren eta azken bi urteetan bezala, Sunbillako Pixarnekobordako Jose Bernardo Bazterrikak irabazi zuen lehen saria. Bigarren saria Iturengo Joxe Fermin Ariztegik lortu zuen eta hirugarrena Doneztebeko Olabideko Joxe Belarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun