Ameztiak eta Jubilatuen Etxeak irabazi dute Pintxo Lehiaketa

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Utzitako argazkiak

III. Pintxo Lehiaketako epaimahaiaren sari ofiziala Ameztia Ostatuarentzat izan da, eta publikoaren saria, berriz, Jubilatuaren Etxearentzat. Bi ostatuotako arduradunek, Jorge Iribarren eta Marimar Mindegiak, maiatzaren 12an egindako ekitaldian hartu zituzten sariak, udal ordezkari, Fermin Fernandez Anapeh elkarteko presidente eta Felipe Lizardi Inurrieta Bodegako zuzendari komertzialaren eskutik. Aipatzekoa da 2.500 pintxo inguru saldu zirela hiru egunez. Eta Inurrieta ardo-lotearen zozketako sariduna Alejandro San Miguel izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun