Ekainaren 5a besta eguna izanen da Erreka Kirol Elkartearentzat. Denboraldi bukaera dela-eta, Errekaren Eguna antolatu baitu aurten laugarren urtez. Dena den, bezperan ere izanen dira ekitaldiak.
EKAINAK 4, ORTZIRALA
• 20:00etan zineman, Sanba San Migelen Elbrus mendiko proiekzioa.
• 22:00etan, Santa Luzia Plazan mus txapelketa.
EKAINAK 5, LARUNBATA
• 09:30ean kiroldegian, alebin eta infantil mailako mutil eta nesken eskubaloi partidak.
• 12:00etan judo erakustaldia kiroldegian.
• 16:00etan, kiroldegian, jubenil nesken eta lehengo jokalarien arteko eskubaloi partida. Nahasita ariko dira.
• Arratsaldean, frontoian, Herriarteko Pilota Txapelketako partidak.
• 17:00etan, kiroldegian, jubenil mailako mutilak lehenagoko jokalarien kontra.
• 18:15ean, Errekako seniorrak, San Antonio, Bidasoa eta Anaitasunako jokalariekin osatutako taldearen kontra.
• Atsedenaldian, Dantza Taldearen saioa.
• 21:00etan, afari herrikoia Santa Luzia plazan. Txartelak Titi Ostatuan salgai eta ekainaren 2ra arte.
• Ondotik, gaupasa JALISKO BANDekin.