Mantenimendu lanak egiteko bi langile hartuko ditu Udalak

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

18.000 euro hartuko ditu Udalak Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzutik, eta diru horrekin, bi langile kontratatuko ditu hainbat mantenimendu lanetarako: herriko karrikak eta paretak moldatu, bideak apaindu... Langileetako bat ofiziala izanen da eta peoia bertzea eta lau hilabetez ariko dira.

Obra gehiago
Espainiako Gobernuko E-Planaren bitartez hartuko den dirulaguntza, bertzalde, toki arriskutsuetan babes-hesiak paratzeko erabiliko da: Elutsako bidean eta Gaztainzabaltan, hain zuzen. Estatuko deialdi honetan 16.000 euro egokitu zaizkio Udalari eta obra hauek egiteko hiru eskaera egin bazituen ere, bakarrak aurkeztu zuen eskaintza: Sasoi enpresak. Beraz, berak eginen ditu lanak. Lerro hauek idaztean, oraindik lanean hasi gabea zen, baina Alberto San Migel alkateak erran zigunez, maiatzean hastekoak ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun