13.000 euro inguru hartu ditu aurten Udalak Espainiako Gobernuak herriz herri eman duen dirulaguntzaren bidez. Eta diru hori Herriko Plazan losak apaindu eta pareta bat berritzeko erabiliko du Udalak.Jose Mari Etxarteren enpresari esleitua dizkio Herriko Etxeak lanak eta hilabete eta erdiko epea du akitzeko.
Iaz ere obrak
Joan den urtean ere hartu zuen estatuko subentzioa Udalak, 21.239 euro, hain zuzen, eta dirulaguntza hori Herriko Etxearen atzekaldeko bi terrazak konpontzeko, eta terraza azpikaldea, inguruko lurrak eta eskolako ataria txukuntzeko erabili zen.