Unai Bertizek ederki hasi du denboraldia

Jaione OTXANDORENA 2010eko maiatzaren 25a

Maiatzaren 16an Unai Bertizek Endoian (Gipuzkoa) jokatu zuen txapelketan lehen postua lortu zuen. 125 kiloko zilindro zaharrarekin hiru minutuko bi txanda egin behar izan zituen. Unaik 46 altxaldi eman zituen eta bigarrenari bi altxaldi atera zizkion. Aipatu behar da, eskualdetik bertze parte-hartzaile bat ere izan zela, Etxalarko Xabier Ariztegi. Orain Unai entrenamentuetan burubelarri sartua dago datorren uztailean, Iruñeko Sanferminetan jokatuko den Nafarroako txapelketan parte hartzeko. Ea honetan ere emaitza ona lortzen duen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun