2011rako prest izanen da ur-zikinen araztegia. Ur zikinak bildu eta tratamendu kimikorik gabe tratatuko ditu, eta 250 metro koadroko azalera hartuko duten hormigoizko hiru putzu edukiko ditu. Horren harira, Nafarroako Gobernuak lan hauek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen okupazioa presazkoa dela izendatua du. Lanen eskaintza ekainean eginen da eta obrak irail aldera hasi eta 14 hilabetez luzatuko omen dira.
Proiektuaren aurrekontua 1.408.581 eurokoa da, eta gastu horren %20 nafar guztiek ordaintzen duten saneamendu kanoaren bitartez finantzatuko da, eta gainerako %80 Toki Administrazio Departamentuak paratuko du, 2009-2012 Planaren bidez.