N-121A errepidetik herrira sartzeko irtenbidearen kontra protestak eginen dira

Jaione OTXANDORENA 2010eko maiatzaren 25a

Hilabeteko lehenbiziko ortzegunetan eginen dira

Udala eta herritarrak ez daude ados N-121A errepidetik herrira sartzeko eta herritik ateratzeko arriskua murrizteko Nafarroako Gobernuak proposatu duen irtenbide teknikoarekin. Udaletik, bai errepide nagusiaren gainetik edo bai azpitik, bertze maila batean egitea eskatu zen, baina Gobernuak baztertu egin du eskari hori. Horren ordez, esperatzeko karrila eginen dute.
Erabaki honen kontra protesta egiteko bere garaian aipatu ziren mobilizazioak eginen dira. Pako Errandonea alkateak erran digunez, «hilabeteko lehen ortzegunetan eginen dugu, lehenbizikoa ekainaren 3an. Ekainean eta uztailean ordu laurden bateko protestak izanen dira, 11:45etik 12:00etara. eta hortik aitzinera ordu erdikoak. Egoera kezkagarria da eta burrunba pixka bat atera nahi dugu».
Mobilizazioez gain, udaletxetik errekurtsoa bidali dute Herrilan Departamentura eta idatziak ere igorri dizkiete Arartekoari eta Gobernu delegatuari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun