Laukizko Gaztedik jantzi du aurtengo lehen txapela lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketan. 680 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia jokatu dute gaur (maiatzak 23), Getxo-Faduran (Bizkaia). Laukiztarrek berdindu egin dute Goiherri A-ren aurka gaurko saioan, baina puntu erdiko aldea zutenez sailkapen orokorrean, eutsi egin diote aldeari, eta, ondorioz, kendu egin diete txapela Erandiokoei, haiek lortu baitzuten iazko txapela.
Areso bosgarren izan zen Getxon, baina sailkapen orokorreko laugarren postuari eutsi dio.
Hain zuzen, 680 kiloko txapela erabakita, 640 klokoari ekinen diote orain eta lehen jardunaldia maiatzaren 29an izanen da Areson, 17:30ean.