Igerilekuan lan egiteko jende bila dabil Udala, eta nahi duenak maiatzaren bukaera arte izanen du apuntatzeko epea, udaletxean. Bi hilabetetarako izanen da lana, 11:00etatik 20:00etara eta sorosle ikastaroa egina izatea eskatuko da.
Langabezian daudenentzat
Patxiku Irisarri alkateak erran duenez, herriko hainbat lanetan aritzeko lau langile behar dira hiru hilabete eta erdiz. Langabezian egon beharko dute, eta lehentasuna herritarrek izanen dute. Langabezian noiztik dauden ere kontuan hartuko da eta denbora gehien daukanari emanen zaio lehentasuna. Euskaraz jakitea ere beharrezkoa da.
Bikote bateko bi kideak apuntatuko balira, bat onartuko litzateke. Izen-emateko epea ekainaren 4ko 14:00etan itxiko da.