Ekaineko lehenbiziko igandean ospatuko da Gasna Feria Eguna, ekainaren 6an. Altxata Kultur Taldeak antolatuta, XVIII. edizioa izanen da:
• Goizean Altxatak taloen postua jarriko du eta sormen tailerra ere egonen da haurrentzako.
• 10:30ean artisauen produktuak frontoian.
• Gasna lehiaketa: Baztan, Malerreka eta Bortzirietako gasnagileek 11:00etarako aurkeztu beharko dituzte gasnak.
• 12:15ean trikitixa eta perkusio emanaldia, haur eta gaztetxoek eskainia.
• 13:30ean gasna lehiaketako sari banaketa.
• 14:00etan herri bazkaria frontoian. Txartelak maiatzaren 30a arte Herriko Ostatuan eta Elutsan egonen dira salgai. • 18:00etan herriko dantzarien saioa.
• Egun osoan herriko emakumeek egindako eskulanak Kultur Etxean ikusgai egonen dira.
Nobedade nagusia, halere, Etxalarko xoko eta jendeak erretratuetan liburua eta DVDa izanen dira. Edurne Elizagoien eta Maite Irisarrik egin dute eta Gasna Feria Egunean salgai egonen da.