Bertsopaper lehiaketako sariak banatu dira Baztan-Malerrekan

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Utzitako argazkiak


Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan proiektuaren barrenean, Bertsopaper lehiaketa antolatzen du azken urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bortz eskualdetan egiten dituzte sari banaketak, eta maiatzaren 12an, Baztan-Malerrekako aurtengo sarituak jakinarazi ziren Elizondoko kiroldegian. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen artean, Baztan Ikastolako Oier Ariztegik eskuratu zuen lehenbiziko saria. Erratzuko Malen Altzuartek eta Baztan Ikastolako Gilen Quertier eta Laida Renteriak ere aipamenak jaso zituzten. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan, Iruritako eskolako Laura Bikondok lortu zuen lehen saria eta aipamenak hauentzat izan ziren: Doneztebeko San Miguel ikastetxeko Irati Arrastio, Julen Larretxea eta Maitane Oteizarentzat; Erratzuko eskolako Ane Fagoaga eta Beñat Iturburuarentzat; Elizondoko San Franzisko Xabier eskolako Itziar Urra, Ane Etxabe eta Anderrentzat; Baztan Ikastolako Anne Garmendia eta Eider Quertierentzat eta Iruritako eskolako Iñigo Dendarieta eta Lorea Lizarretarentzat. DBHko 1. eta 2. mailan, azkenik, lehenengo saria Doneztebeko Mendaur Institutuko Beatriz Maritorenarentzat izan zen eta aipamenak ikastetxe bereko Jon Aldabek eta Lekarozko Institutuko Sukil Etxenikek hartu zituzten. Mendebaldeko sari banaketa, berriz, asteazken honetan, maiatzak 26, egitekoa zen Leitzako zinema aretoan. Eskualde horretan sartzen dira, bertzeak bertze, Leitza, Goizueta eta Aresoko ikastetxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun