42 urteko Urrozko gizasemea hil zen maiatzaren 24an, astelehen arratseko 20:30ak aldera traktorean zebilera eta ezponda batetik beheiti amildu ondotik. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetan bi ordu beranduago jaso zuten gertakariaz ohartarazten zuen deia eta anbulantzia, medikua eta erizaina joan ziren Urrozera, baina gizasemea hilik zegoen. Gorpua Nafarroako Lege Medikuntzako Institutura eraman zuten autopsia egitelo eta Foruzaingoak egin zuen istripuaren argitze-agiria.