Bigarren urtez segidan mailaz igotzea lortu du Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldeak

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Mailaz igotzea lortu du Berako saskibaloi talde nagusiak. TTIPI TTAPA

Lauko finalean, finalerdia irabazi eta finala galdu arren, kategoria bat goitiago ariko da

Berako Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldeak bigarren urtez segidan mailaz igotzea lortu du. Asteburuan, Nafarroako senior lehen mailako lauko finala jokatu zuten Noaingo kiroldegian. Lau taldeetatik, finalera sailkatzen ziren biek lortuko zuten igoera. Larunbatean, etxeko taldearen kontra jokatu zuen Toki-Ona Bortziriak taldeak eta galtzen hasi bazen ere, azkenean markagailuari buelta eman eta irabazi egin zuen: Toki-Ona Bortziriak 81 – Asador Maya Noain 70

 

Bertze finalerdian, ligaxkan sailkapen buru izan zen AD San Juan taldeak  94 eta 77 irabazi zion Muthiko Alaiak taldeari.

Larunbatean helburu nagusia lortuta, igandean ligako txapeldun izateko partida jokatu zuten AD San Juanek eta Toki-Ona Bortziriakek. Ez zen ezusterako tarterik izan eta San Juanekoek 87 eta 54 irabazi zioten bortziritarrei. Halere, ligako txapeldunorde izatearekin eta igoerarekin, aski gustura zegoen Berako taldea.

Jesus Alacid beratarraren eta Imanol Etxeberria lesakarraren aginduetara honako jokalariak aritu dira denboraldi historiko honetan: Ion Irazoki Martikorena (Bera), Francisco Telletxea Otxoteko (Lesaka), Ignacio Delgado Ibarra (Irun), Imanol Etxeberria Garcia (Lesaka), Mikel Irazoki Belarra (Bera), Unai Bango Elizalde (Doneztebe), Iker Juarez Iraola (Bera), Borja Ezeizabarrena Bergaretxe (Irun), Unai Matas Susperregi (Irun) eta Unai Alacid Ortego (Bera).

 

Hirugarren posturako lehia estuan, Muthiko Alaiak taldeak 61 eta 59 irabazi zion Noain-i.

 

Gainerakoan, honako emaitza hauek utzi ditu kirol jardunaldiak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

UPV Vasconia 1 - Beti Gazte 1 (beraien atean)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan

Beti Gazte 1 (Iker Telletxea) – Mondragon 2

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 1 (Imanol Moreno) – Hernani 2

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

CD Amigó 1 – Doneztebe 2 (Unai Arozena eta Lander Mindegia)

 

Nafarroako Infantilen lehen mailan

San Cernin 0 - Beti Gazte 4 (Koldo Ordax, Unai Telletxea, Kevin eta Jon Ubiria)

Doneztebe 0 – CD Atarrabia 0

 

Gipuzkoako infantilen kopan

Internacional 3 – Gure Txokoa 1 (Jon Mazizior)

 

Nafarroako Futbol-7 Alebinak

CD Irabia 4 - Doneztebe 9 (Julen Larretxeak 3, Xabier Erasunek 2, Haritz Narbartek 2, Iker Sukilbide eta Xabier Mariezkurrena)

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan

Luberri 0 - Beti Gazte 3 (Erika Txoperenak 2 eta Maddi Sese)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun