Larunbatean , maiatzaren 22an, Oreretan, Landare elkarteak antolatuta, XV. Talo eguna ospatuko da eta honekin batera, bigarrenez Euskal Herriko II. Talo Txapelketa ere eginen da. Joan den urtean egin zen lehen aldiz Euskal Herriko Talo Txapelketa, bertan 30 talogilek hartu zuten parte eta Juan Mari Arzak izan zen epaimahakideetako bat. Sortu zen giroa eta jendearen partehartzea ikusiz, bigarren Txapelketa abian da. Oraindik irekia dago izen emateko aukera. Landare elkartera joan, txapelaburuan@txapelaburuan postara idatzi edota 669093445 telefonora deitzea bertzerik ez da behar. Saria 1000 eurotakoa da. Txapelketak duen garrantziaren araberako epaimahakideak izanen dira aurten ere, Igor Zalakain sukaldaria edota Kaskazuriko Elias Argote izanen dira bertan, bertzeak bertze.
Oreretako talogileez gain han izanen dira Ataungo talogileak edota iaz Euskal Herriko txapeldun izan zen Maria Mitxelena Saldiasko talogilea. Eguerdiko 12etan emanen zaio hasiera Txapelketari, Zumardian, eta arratsaldean Bixenteren musikarekin gozatzeko aukera izanen da.
Txapelketa honekin, Landare elkartearen helburua Euskal Herriko kultura, herrigintza eta ohitura zaharrak berpiztea eta mantentzea da, beraz, taloak egiteko eta larunbatean egun ederra pasatzekoa aukera bikaina!