Mailaz igotzeko lauko finala jokatuko du asteburuan Berako Toki-Ona Bortziriak saskibaloi talde nagusiak

TTIPI TTAPA 2010ko mai. 21a, 10:18

Bigarren urtez segidan mailaz igotzeko aukera izanen du Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldeak. TTIPI TTAPA

Futbol taldeak ere azken txanpan sartuak daude

Joan den urtean, Nafarroako bigarren mailatik lehen mailara igotzea lortu zuen Berako Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldeak. Aurten ere denboraldi bikaina osatu du eta asteburuan, berriz ere igotzeko aukera izanen du, kategoriako lauko finala jokatuko baitu Noainen. Izenak dioen bezala lau talde ariko dira eta bi lehenbizikoek, finalistek, lortuko dute mailaz igotzea. Toki-Ona Bortziriak taldeak etxeko taldearen kontra, Asasor Maya Noainen kontra jokatuko du larunbatean 19:00etan. Beratarrak hirugarren izan dira lehen eta zortzigarren postuak erabakitzeko ligaxkan eta Noaingoak bigarren.

Bertze finalerdia 17:00etan jokatuko dute AD San Juanek eta Muthiko Alaiak taldeek, ligaxkako lehenbizikoak eta laugarrenak. Irabazleek igandean 12:30ean jokatuko dute finala eta galtzaileek bi ordu lehenago izanen dute hirugarren posturako lehia.

 

Gainerakoan, honakl partida hauek jokatuko dira asteburuan.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

UPV Vasconia - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Donostiako Herrera zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan

Beti Gazte – Mondragon, igandean 15:30ean Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Hernani, larunbatean 11:00etan Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

CD Amigó – Doneztebe, ortzegunean 19:00etan Amigón.

Alsasua – Baztan, larunbatean 11:30ean Altsasun.

 

Nafarroako Infantilen lehen mailan

San Cernin - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

CN Pamplona – Baztan, larunbatean 12:00etan Taxoaren.

Doneztebe – CD Atarrabia, larunbatean 09:45ean Taxoaren.

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan

Luberri - Beti Gazte, larunbatean 13:45ean, Donostiako Berio zelaian.

 

Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan

CAD Irabia A – Doneztebe, larunbatean 10:45ean Taxoaren.

CD Lagunak - Baztan A, larunbatean 16:00etan Barañainen.

Baztan B – Mendillorri B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

 

ARETO-FUTBOLA

Infantil mutikoak, Kopan

Aurrera – San Juan B, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

 

SASKIBALOIA

Senior 1. Mailan

Lauko finala Noaingo kiroldegian

Toki-Ona Bortziriak – Asador Maya Noain, larunbatean 19:00etan.

AD San Juan – Muthiko Alaiak, larunbatean 17:00etan.

Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute igandean 12:30ean eta galtzaileek hirugarren posturako lehia izanen dute 10:30ean.

 

 

BAZTAN-ERREKAKO XXXI. LAXOA TXAPELKETA

Doneztebe A – Irurita C, larunbatean 17:00etan.

Arraioz A – Arraioz B, larunbatean 17:00etan.

Oiz B – Irurita A, larunbatean 17:00etan.

Irurita B – Oiz A, larunbatean 17:00etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun