Bertizko Partzuergoa eta Bidasoa Activaren arteko hitzarmenaren barrenean, Baztango udalaren ordezkaritza batek bilera bat egin zuen Irungo udalaren ordezkariekin, pasa den maiatzaren 14an. Helburua Irungo bi museo eta Baztango bertze bi harremanetan jartzeko lanegitea izan zuten. Irunen Menchu Gal margolariarena eta Oiasso museo erromatarra dira eta Baztanen, Elizondoko Jorge Oteiza Museo etnografikoa, Ciga margolariaren bildumarekin eta Arizkungo Santxotena. Lau museo hauen artean bisitarien trafikoa haunditzea da asmoa eta aldi berean Bidasoa Herriko toki desberdinen arteko harremana sendotzea ere.
Argazkian, ezkerratik eskuinera: Ana Larrui, Baztango Udalaren Kultur teknikaria, Maribel Lorenzo, Bidasoa Bizirik-eko kudeatzailea, Martin Garde, Baztango Udalaren Kultur zinegotzia eta Bertizko Turismo Partzuergoaren presidentea, José Antonio Santano, Irungo alkatea, Virginia Aleman, Baztango alkatea, Goizane Alvarez, Irungo Udalaren Ogasun arloko zinegotzi arduraduna, Fernando San Martín, Irungo Udalaren Kultur arloko zinegotzi arduraduna, Izaskun Goñi, Bertizko Turismo Partzuergoaren kudeatzailea, Jokin Ormazabal, Irungo Udaleko Kultur saileko zuzendaria eta Cristina Gutiérrez, Bidasoa Bizirik-eko Turismo arloko zuzendaria.
Turismo azoken denboraldia akitzen
Bertizko Turismo Partzuergoa bere turismo azoken denboraldia bukatzen ari da. Fitur (Madril), Navartur (Iruñea), Sevatur (Donostia) eta Expovacaciones-en (Bilbo) egon da eta hilaren hondarrean Gipuzkoako beste batean egonen dira. Gainera, Hiruak Bat landetxeen elkarteak eta Partzuergoak elkarrekin argitaratzen dituzten gidak Europako hainbat azoketara bidali dira: Herbehereak, Belgika, Toulouse, Erresuma Batua, Danimarka, Lyon eta Tarbesera, besteak beste. Gida hauek frantsesez eta ingelesez daude eta Nafarroako Gobernuaren Turismo Departamentuaren standetan banatzen dira.
Partzuergoko eta Hiruak Bat Elkarteko langileak joaten ez diren Estatu mailako beste azoketara ere materiala bidaltzen da, eta Nafarroako Gobernuaren mostradoreetan banatzen da.
Aurten azokek publikoaren etortzea mantendu dute, BECen egindakoa izan ezik, non bisitarien jaitsiera nabaritu zen. Hau, normala dela erran daiteke, egoera ekonomikoa dela eta.