Maiatzaren 8an jokatu zen Etxarri Aranazen, Nafarroako arrastoko ehiza Zakurren bigarren txapelketa, Nafarroako Ehiza Federazioak eta Etxarriko Muxar kirol elkarteak antolatuta. Bortzirietako eta batez ere Lesakako ehiztarien ordezkaritza zabala izan zen eta Zalain Zokoko Xabier Plaza Garbisu suertatu zen Nafarroako txapeldun, Jai zakurrarekin 153 puntu eskuratu ondotik. Bigarren postua Etxalarko Jon Sanzberrok eskuratu zuen, Bat zakurrarekin. Lesakako bertze ehiztariek ere parte hartu zuten: Xabier Almandoz Maiak, Jai zakurrarekin; Agoitz Altzugarai Maiak, Lur zakurrarekin eta Miguel Angel Maia Mitxelenak, Pinto zakurrarekin.
Denera 42 zakurrek parte hartu zuten lehian eta basurde arrastoa segitu behar izan zuten. sailkapen orokorreko lehen hiru postuak Burgoseko koadrila bateko kideentzat izan ziren. Nafarren artean, Bortzirietako ehiztari eta zakurrak gailendu ziren.