Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren lehen jardunaldian Baztan eta Doneztebe aurrez aurre izan ziren igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan.
Alebinetan, Baztango Ansó eta Espelosinek 18 eta 4 irabazi zieten Doneztebeko Salaberria eta Zubizarretari; infantil mailan etorri zen Donezteberen garaipen bakarra, Ugaitz Elizalde eta Cristopher Alvarezek 18 eta 17 irabazi baitzieten Albiasu eta Oskoz-i; jubeniletan, Arizmendik eta Antton Jauregik 22 eta 19 irabazi zieten Gaizka Bendoiro eta Joseba Iraolari. Partida ikusgarri honetan berri ilunena Bendoiroren lesioa izan zen. Senior kategorian, azkenik, Gaizka Otxandorena eta Toni Huartek markagailuari buelta eman eta 22 eta 15 irabazi zieten Doneztebeko Unai Madariaga eta Joseba Madariagari.
Doneztebeko taldeak bigarren jardunaldia larunbat honetan jokatuko du Donezteben, Irurtzunen kontra, 17:00etatik aitzinera.
Errekako pilotariak bikain Nafarroako Kirol Jolasetan
Nafarroako Herri Kirol Jolasen barrenean ere hainbat partida jokatu dituzte Errekako pilotariek asteburu honetan.
Donezteben larunbatean jokatutako partidetan, bigarren mailako benjaminetan, Errekako Saldias eta Zelaietak 18 eta 10 irabazi zieten Paz Zigandako Etxarri eta Egiluz-i; lehen mailako jubeniletan, Errekako Zestau eta Carrionek 22 eta 18 irabazi zieten Noaingo Azkona eta Azkonari; lehen mailako alebinetan, Errekako Larretxea eta Indak 18 eta 17 irabazi zieten Oberenako Zubiri eta Larreari; bigarren mailako infantiletan, Errekako Fagoaga eta Seinek 18 eta 6 irabazi zieten Beti Onak taldeko Arregi eta Villanuevari; bigarren mailako benjaminetan, Errekako Arozena eta Ibarrak 18 eta 9 irabazi zieten Larraungo Uraga eta Antsorenari eta bigarren mailako alebinetan, Errekako Garcia eta Berasategik 18 eta 14 irabazi zieten Aurrerako Altzelai eta Alduntzin-i.
Etxetik kanpo jokatutako bi partidetan ere garaipena lortu zuten Errekako pilotariek. Burlatan, hirugarren mailako infantiletan, Errekako Saldias eta Saldiasek 18 eta 14 irabazi zieten Zugarraldeko Aroztegi eta Lergari; Leitzan, hirugarren mailako infantiletan, Errekako Zozaia eta Mariezkurrenak 18 eta 17 irabazi zieten Aurrerako Goikoetxea eta Erasori.