Ez ditu albiste onak utzi asteburuko kirol jardunaldiak eskualdeko kirol taldeentzat. Futbolean, beraien kategoriak galdu egin dituzte Lesakako Beti Gaztek Gipuzkoako Ohorezko mailan eta Berako Gure Txokoak Gorengoen mailan. Iaz mailaz igotzea lortu zuten bi taldeek, baina denboraldi bakarra iraun dute kategoria horietan. Beraz, Bortzirietako derbirik ere ez da izanen heldu den denboraldian.
Eskubaloian, Lindutx BKTko emakumeek Nafarroako Kopako finala jokatu zuten larunbatean, baina galdu egin zuten Beti Onak taldearen kontra.
Areto-futbolean, zailtasunez betetako denboraldi baten ondotik, maila mantentzea lortu du Gure Txokoako taldeak.
Berri ona saskibaloitik dator. Izan ere, Berako Toki-Ona Bortziriak taldeko senior mutilen taldeak, mailaz igotzeko aukera izanen du, asteburu honetan Noainen jokatuko den lauko finalean. Joan den denboraldian, bigarren mailatik lehen mailara igo zen taldea eta aurten, bertze koxka bat goitiago igaiteko aukera izanen du.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Hondarribia 2 - Beti Gazte 1 (Ibai Mitxelena)
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Roteta 2 - Gure Txokoa 1 (Mikel Morcillo)
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Dunboa Eguzki B 5 - Beti Gazte 2 (Mattin Gonzalez eta Iñigo Telletxea)
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Ilintxa 0 - Beti Gazte 3 (Igor Gurrutxagak 2 eta beraien atean)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Mundarro 3 - Gure Txokoa 0
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Beti Gazte 1 (Kepa Txoperena) – Dunboa Eguzki 1
Hondarribia B 5 - Gure Txokoa 1 (Mikel Aldazabal)
Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean
Doneztebe 0 – CD Errotxapea A 0
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Beti Gazte 1 (Koldo Ordax)– Itaroa Huarte 0
Doneztebe 1 (Iban Juanena) – CD Internacional 2
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 2 (Markos Azkarate eta Mikel Retegi) - CD Ardoi B 0
Gipuzkoako infantilen kopan
Euskalduna 1 - Gure Txokoa 3 (Mikel Esnaola, Jokin Pinatxo eta Beñat Mitxelena)
Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan
Beti Gazte 4 (Erika Txoperenak 3 eta Ainhoa Retegi) – Touring 3
Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan
Doneztebe 2 (Aritz Narbarte eta Julen Inda) – Berriozar A 2
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gamon Naturista 5 - Gure Txokoa 4 (Aritz Perez 2 eta Andoni Lasaga 2)
ESKUBALOIA
Emakumeen Kopako finala
Lindutx BKT A 24 – Beti Onak 34
SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan
Toki-Ona Bortziriak 87 – Cocinas Joma CB Olite 41