Baztango Lindutx BKT eskubaloi talde nagusiak Nafarroako Kopako finala jokatuko du larunbatean Tafallan, Burlatako Beti Onak taldearen kontra. Baztango taldeak etxeko jokalariekin bakarrik jokatu du txapelketa hau eta, erakutsi dute atzerritarrik gabe ere ederki moldatzen direla. Larunbatean titulua lortzeko aukera izanen dute.
Asteburuko hitzordurik garrantzitsuena izanen da, baina ez bakarra. Futbol ligak azken txanpan sartuak dira eta partidak gero eta erabakigarriagoak dira. Hauek izanen dira datozen egunetako gainerako hitzorduak.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Hondarribia - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Hondarribiako Ondartzan.
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Roteta - Gure Txokoa, igandean 17:30ean Herreran.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Dunboa Eguzki B - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Irungo San Jose Obreron.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Ilintxa - Beti Gazte, larunbatean 18:30ean Legazpiko Bikuña zelaian.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Mundarro - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Astigarragako Zarkumendegin.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Beti Gazte – Dunboa Eguzki, igandean 17:15ean Lesakako Mastegin.
Hondarribia B - Gure Txokoa, igandean 11:30ean Hondarribiako Ondartzan.
Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean
Doneztebe – CD Errotxapea A, larunbatean 10:30ean Taxoaren.
Baztan – CD Amigó, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Beti Gazte – Itaroa Huarte, igandean 15:45ean Lesakako Mastegin.
San Jorge – Baztan, larunbatean 16:30ean San Jorgen.
Doneztebe – CD Internacional, larunbatean 10:15ean Taxoaren.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe - CD Ardoi B, larunbatean 10:00etan Taxoaren.
Gipuzkoako infantilen kopan
Euskalduna - Gure Txokoa, igandean 12:00etan Andoaingo Ubitarten.
Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan
Beti Gazte – Touring, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.
Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan
Doneztebe – Berriozar A, igandean 10:30ean Donezteben.
Itaroa Huarte B – Baztan A, larunbatean 11:00etan Huarteko Aretan.
Baztan A – CN Pamplona A, asteazkenean 20:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Baztan B – CD Amaya B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nuestra Señora del Huerto B – CD Baztan B, Taxoaren asteazkenean 18:30ean.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gamon Naturista - Gure Txokoa, ortziralean 20:30ean Errenterian.
Infantil mutikoak, Kopan
Aurrera atsedena
ESKUBALOIA
Emakumeen Kopako finala
Lindutx BKT A – Beti Onak, Tafallako Kirol Hirian larunbatean 17:00etan.
SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan
Toki-Ona Bortziriak – Cocinas Joma CB Olite, larunbatean 19:00etan Toki-Ona kiroldegian.
BAZTAN-ERREKAKO XXXI. LAXOA TXAPELKETA
Arraioz B – Doneztebe A, larunbatean 17:00etan.
Doneztebe B – Arraioz A, larunbatean 17:00etan.
Oiz A – Oiz B, larunbatean 17:00etan.