Herri Urrats bestaren xehetasunak ondoko TTIPI TTAPAn eskainiko ditugu, aldizkari hau inprimategian baitzen ikastolen aldeko besta ospatu zen egunean. Aintziran segituz, halere, auzokideek ez dute aspertzeko denborarik, ohiturari jarraikiz, maiatzeko azken larunbatean auzoko laugarren bestak ospatuko baitituzte tokiko besta batzordeak apailaturik.
13:00etan petanka zoingehiagoka eginen da bigarren aldikotz. 18:00etan Jamixel senpertarrak kantaldia eskainiko du; eta gero aperitifa eta xerri ttiki jatea eginen dira. Musikaz alaitua izanen den afarian, herriko ekoizpenak dastatzen ahalko dira beti bezala: urdaiazpikoak, patea, gasna, ogia eta pastiza. Afariaren prezioa 20 eurokoa da helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Izenak eman behar dira maiatzaren 22a baino lehen telefonaz deituz: Maite 06 18 09 97 25 edo Séverine 05 59 54 51 41. Xehetasunak aintzirako besta batzordearen blog berrian irakur daitezke: http://aintzirakobestak.unblog.fr/ortzana@gmail. com.
Auzoz-auzo
Aintzirakoak auzoetako lehen bestak izaten dira eta gero lekukoa hartzen dute karrika, Amotze eta Ibarrungo gazteek. Senpereko bestak ereiaroaren azken asteburuan ospatuko dira. 25ean zikiroarekin hasiko dira; igandearekin herritarren bazkaria eginen da bertsulariek alaiturik eta astelehenean Hego Amerikako eguna izanen da Capoeira talde batek animaturik eta saltsa dantzen ikastaroekin. Gero, uztaila erditsuan, Amotzeko bestetan Betagarri taldea eta Lazkano, Brave eta Bessonart kantari senpertar gazteak entzun ahal izanen dira, bertzeak bertze. Ibarrungo Mikeliak buruilaren 24tik goiti ospatuko dira aurten.