Azketa eta Lapiztegia karrika elkartzen dituen bidexka konpodu zenaren berri eman ginuen, eta oraingo huntan bide horri egin zaizkion moldaketa batzuk aipagai ditugu: hiru mahain jarri dira, egurrezko bi eta harrizko bertze bat, eta erran behar da mahai hauek arrakasta haundia izan dutela, jende aunitz etortzen baita beren bazkaria edo gosariarekin. Gainera, orain arte herrian ez zegoen gisa horretan egoteko tokirik. Toki berean, baina zugarrak landatu ziren maldan, zurezko lau aulki luze eman dira. Toki horretan izigarri bista ederra dago Larun eta Ibanteli aldera, eta bista horretaz trankil gozatzeko manera izan daiteke: zugarren itzalen azpian aulkian gustura jarrita…