Udalak eta Sorginen Museoak, Cederna Garalur elkartea eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearekin batera, Zugarramurdiko Lehen Haur Ipuin eta Marrazki Lehiaketa antolatu dute, Nafarroako eskoletako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua.
Proposaturiko lana Zure herrian sorginik izan al da? gaiarekin lotua dago eta, modu honetan, ume eta gaztetxoek Zugarramurdiko historia ezagutzeaz gain, euren herrietako historia ikertzea, euren arbasoen bizimoduaren eta ohiturenganako interesa piztea, eta sendabelarren munduan, mitologian, sorgin ehiztari eta sorgin ehizan murgiltzea nahi da.
Lanak bidaltzeko azkeneko eguna maiatzaren 28a, ortzirala, da eta sari banaketa ekainaren 19an Sorginen Museoan izanen da, Sorginaren Egunaren barnean.
Lehiaketaren oinarriei buruzko informazio gehiago:www.turismozugarramurdi.com-en.